Uda sasoian murgiltzearekin batera, Izarraitz igeri elkarteko master mailako hainbat igerilarik ikasturtean zehar egindako lana erakusteko aukera izan dute asteburuan zehar Euskal Herriko hainbat txokotan.
Larunbatean, Kilin-Kalan igeriketa zeharkaldia izan zen Lekeition, Garraitz triatloi taldeak antolatuta. Bertan parte hartu zuten Izarraitz igeri elkarteko Ziortza Torrontegik eta Ane Goenagak. Torrontegi seigarren postuan sailkatu zen. Goenagak, bere aldetik, debuta egin zuen ur irekietako zeharkaldian.
Igandean, Balleneros zeharkaldia izan zen. Bertan izan zen Jon Larrañaga igerileria, irteera lerroan ez ezik, helmuga lerroa ere zeharkatzen.
Bi proba horiez gain, asteburuan emakumeei zuzendutako topaketa teknikoa izan zen Getarian. Hain zuzen, Getaria-Zarautz zeharkaldiko antolatzaileek, Adriana Campoy igerilari eta teknikoak eta Ainhoa Murua triatletak zuzendu zuten saioa, eta bertan izan ziren Izarraitze elkarteko hainbat emakume.
Master proiektuko igerilariek ez dute geldirik gelditzeko aukerarik. Hurrengo hitzordua Getarian izango dute Izarraitzekoek, Getaitrik antolatutako San Antongo bira jokatuko baitute igandean.
Animo, eta gora Izarraitz!