Euskal Herriko junior eta absolutu mailako igerilariek Udako Txapelketa izan zuten asteburuan Tolosako Usabal igerilekuan. Izarraitz igeri elkarteko lau lagunek parte hartu zuten lehian: Uxue Etxeberria (absolutua), Alazne Sudupe (absolutua), Maier Lizarzaburu (juniorra) eta Elene Sudupe (juniorra).
Udako azken aurreko zita garrantzitsuena izan zen Tolosakoa, eta Izarraitzeko igerilariek txapelketa ona gauzatzea lortu zuten. Hain zuzen, bost marka pertsonal eta lau domina lortu zituzten horiek. Urrezko bi domina eskuratu zituen Lizarzaburuk, 200 metro bizkar eta 200 metro estilo probetan; aldiz, 100 metro bizkar proban zilarrezkoa lortu zuen. Etxeberriak ere lortu zuen domina bat, 200 metro estilo proban, zehazki.
Hurrengo hitzordua absolutu eta junior igerilarien Espainiako Txapelketa izango da, eta Etxeberria eta Lizarzaburu Sabadellen (Katalunia) izango dira.