Joan den zapatuan eta igandean, uztailaren 9an eta 10ean, igeriketako Euskal Herriko Udako Txapelketa jokatu zuten infantil mailakoek. Euskal Herriko infantil onenak Galdakaoko Urreta Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren.
Izarraitz Igeri Elkarteko 11 igerilari aritu ziren lehian: Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Maiana Uria, Noa Garate, Ane Azkue, Nora Eizagirre, Oihana Otaegi, Laia Elortza eta Ana Agirrezabalaga.
Denboraldiko azken zita garrantzitsua zen joan den asteburukoa igerilari gehienentzat eta txapelketa bikaina burutu zuten guztiek; entrenatzailearen hitzetan, ikaragarrizko altoa eman dute Galdakaoko txapelketan. Era berean, aipatzekoa da beste behin jarrera oso ona erakutsi zutela gure ordezkariek txapelketa guztian zehar.
Gure taldekideen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:
- 32 marka pertsonal.
- Espainiako hiru gutxieneko berri; Mirari Goenagak 400 librean eta 400 estiloetan, eta Anne Sagarmendik 200 bizkarren.
- Urrezko lau domina: Mirari Goenagak 400 eta 800 libreetan, eta 200 eta 400 estilo probetan.
- Taldekako sailkapen orokorrean, neskak seigarren.
Denboraldia bukatzeko, Anne Sagarmendi eta Mirari Goenaga Logroñon izango dira uztailaren 28tik uztailaren 31ra, Infantilen Udako Espainiako Txapelketan.
Zorionak guztiei eta aupa Izarraitz!