Ondarroako XXXV. Igeri Zeharkaldia izan zen zapatuan, eta Izarraitzeko ordezkaritza zabala izan zen han. Gainera, taldeko igerilariek podiuma zapaldu eta azpimarratzeko moduko emaitzak lortu zituzten.
Senior mailako emakumeen podiuma da emaitza onen adibideetako bat; izan ere, hiru postuak Izarraitzeko igerilariek eskuratu zituzten. 1.600 metroko proban eta maila horretan, Elene Sudupe izan zen onena, eta haren atzetik sailkatu ziren Maialen Sudupe eta Ziortza Torrontegi. Torrontegi gainera, Ondarroako igerilarien artean azkarrena izan zen.
Bestalde, aipatzekoa da Julen Agirrezabalagak master mailan eskuratutako laugarren postua. Gainera, oso lan ona egin zuten Jone Garatek, Edurne Odriozolak eta Kepa Kabuek.