Izarraitzekoak gustura ohiko Getaria-Zarautz Itsas zeharkaldian

Rafa Zubeldiak lehen postua lortu du master + kategorian.

Gaur ospatu da Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldi klasikoaren 50. edizioa. 11:30ean hasi da helduen zeharkaldia Getariako portuan. Igerilariak bederatzi taldetan atera dira, aurrez eginiko denboraren arabera.

Azpeitiko 60 igerilaritik gora irten dira gaurkoan, horietatik asko Izarraitz igeri elkartekoak, eta ia guztiak oso gustura gelditu dira lortutako denborekin. Bi urteko etenaldia eta gero, oso gogotsu zauden guztiak betiko itsas zeharkaldia egiteko.

Maila handiko zeharkaldia ikusteko aukera izan dugu: Pol Gil katalanak irabazi du gizonetan, eta Candela Sanchez madrildarrak emakumeetan.

Izarraitzeko igerilarien artean, emaitza esanguratsuena Rafa Zubeldiak lortu du. Sailkapen orokorrean 30. iritsi da hondartzara eta bere kategorian lehen postua lortu du (master + maila).

Hona hemen sailkapenak:

Zorionak parte hartu duzuen guztioi!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide