Udako Espainiako Infantilen Txapelketarekin, Annek eta Mirarik bukatu dute denboraldia

Emaitzak ikusirik, esan dezakegu aurreikusitako ia helburu guztiak bete dituztela gure igerilariak. Garbi dago, Espainiako txapelketetan izugarrizko maila egoten dela. 

Uztailaren 28an hasi eta uztailaren 31era bitartean, Udako Espainiako Infantilen Txapelketa jokatu da Logroñon, Las Norias igerilekuan. Bertan, gure taldeko Anne Sagarmendi (2007) eta Mirari Goenaga (2008) izan dira lehian eta Isaac Pousada, entrenatzaile lanetan. Bikoteak, Logroñoko txapelketa zuen denboraldiko hitzordurik garrantzitsuena.

Emaitzak ikusirik, esan dezakegu aurreikusitako ia helburu guztiak bete dituztela gure igerilariak. Garbi dago, Espainiako txapelketetan izugarrizko maila egoten dela eta oso zaila dela aurreko postuetan ibiltzea, horrez gain, Espainiako infantilen txapelketara joan diren igerilarientzat, denboraldia luze joan da. Hala ere, Logroñoko txapelketara joatea, denboraldian zehar gogor eta gogoz lana egitearen saria izan dute gure taldeko gaztetxoak.

Guztira lau probetan parte hartu dute eta esperientzia eta ikasketa ona izan da beraien ibilbiderako.

Hona hemen emaitzak:

Anne Sagarmendik;

·         200 bizkar proban, 2:35:97 denborarekin 29. postua. Bere denbora onenetik gertu.

 Mirari Goenagak;

·         200 tximeleta proban, 2:35:71 denborarekin, finalerako txartela, marka pertsonala eta klubeko errekorra 14 urtekoetan. Finalean aldiz, 2:36:20 denborarekin 9. postua.

·         400 libre proban, 4:50:16 denborarekin 32. postua, marka pertsonala eta klubeko errekorra 14 urtekoetan.

·         200 estilo proban, 2:36:76 denborarekin 27. Postua eta marka pertsonala.

Orain atsedena hartzeko garaia iritsi zaie, denboraldia luzea eta neketsua izan baidute.

Zorionak denboraldian zehar egin duzuen esfortzuagatik eta orain, txapelketa hau ahaztu eta merezitako oporrak disfrutatu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide