Uztailaren 28tik 31ra, infantilen Udako Espainiako Txapelketa izan da Logroñon, eta han parte hartu dute Izarraitz igeri elkarteko Anne Sagarmendik eta Mirari Goenagak. Isaac Pousada entrenatzailea lagun zutela aritu dira lehian, denboraldiko hitzordurik garrantzitsuenean.
Lortu dituzten emaitzak tarteko, ia helburu guztiak bete dituzte bi igerilariek. Izan ere, Espainiako txapelketan izugarrizko maila izaten da eta oso zaila da aurreko postuetan sailkatzea. Gainera, denboraldia luzea izaten da txapelketa horretara joaten diren igerilarientzat. Sagarmendik eta Goenagak lau probatan parte hartu dute, eta ikasketa bikaina izan da txapelketa bientzako.
Honako hauek dira Azpeitiko igerilariek txapelketan lortu dituzten emaitzak:
- Anne Sagarmendi: 200 bizkar proban, 29. postua.
- Mirari Goenaga: 200 metro tximeletan finalerako txartela –9. postuan sailkatu zen finalean–, marka pertsonala eta klubeko 14 urtekoen errekorra; 400 metro libre proban 32. postua, marka pertsonala eta 14 urtekoen klubeko errekorra; eta 200 metro estilo proban 27. postua eta marka pertsonala.