Izarraitz igeri elkarteko igerilariek etxean hasi dute neguko denboraldia

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilarien ligako jardunaldia jokatu zuten atzo goizean Azpeitiko Udal Igerilekuan.

Izarraitz igeri elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko lehen jardunaldia jokatu zuten atzo etxean. Izan ere, igeri lehiaketa Azpeitiko Udal igerilekuan jokatu zuten. Izarraitzeko igerilariek joan den hilean hasi zituzten entrenamenduak, eta atzoko saioak beren sasoia neurtzeko balio izan zien.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide