Indartsu hasi dute denboraldia alebinek

Izarraitzeko alebinak.

Izarraizko 11 igerilarik parte hartu zuten Oñatiko igerilekuan izan zen lehian. Horiek hemezortzi marka pertsonal lortu zituzten.

Joan den larunbatean, irailaren 29an, eman zioten alebinek denboraldiari hasiera. 2011n jaiotako neskek eta 2009 eta 2010 urteetan jaiotako mutilek parte hartu zuten Oñatiko igerilekuan egindako jardunaldian. Izarraitzeko 11 igerilari izan ziren bertan.

Lehen jardunaldi horrek berriz ere lagunekin elkartzeko eta lehiari ekiteko balio izan zien Izarraitzeko igerilariei. Alebinek denboraldiko lehen lehiaren urduritasunarekin baina beldurrik gabe egin zuten salto uretara, eta horren emaitza izan zen hemezortzi marka pertsonal lortzea.

Jarraitu horrela! Hau hasi besterik ez da egin!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide