Izarraitz igeri elkarteko kideek bi hitzordu izan dituzte asteburuan: Bergaran benjaminak, eta Legazpin, alebinak. Gustura aritu dira bi saioetan taldeko igerilariak. Denboraldiaren hasiera izanagatik, ederki moldatu ziren parte hartzaile guztiak.
Izarraitzeko benjamin mailako igerilariek ederki hasi zuten denboraldia larunbatean Bergaran; han izan zuten lehenengo jardunaldia. Urduritasuna nabarmena zen arren, gogotsu ibili ziren saioan, eta ikasitako dena erakutsi ahal izan zuten. Pozik eta gustura atera ziren denak jardunalditik, eta hurrengo txapelketa prestatzeko irrikaz egongo direla espero dugu.
Alebin mailako igerilariak, berriz, Legazpin izan ziren zapatu arratsaldean. Primerako jardunaldia egin zuten horiek; logikoa den bezala, igerilari txikienak baino segurtasun eta ezagutza handiagoarekin aritu ziren. Denboraldi hasiera izan arren, hamabost marka pertsonal lortu zituzten.