Gustura, Gipuzkoako Master Txapelketan

Jon LarraƱaga eta Ander Beobide igerilariak.

Eibarren izan zen zapatuan lehiaren bosgarren edizioa. Izarraitzeko bi igerilarik parte hartu zuten txapelketan: Jon Larrañagak eta Ander Beobidek. Bina proba egin zituzten horiek.

Joan zen zapatuan, abenduaren 10ean, Gipuzkoako Master Txapelketaren V. edizioa izan zen Eibarren. Jaiegunen artean egin zen txapelketa, eta horrek parte hartzaile kopurua baxua izatea eragin zuen. Dena den, Izarraitz igeri elkarteak izan zuen ordezkaritza; Jon Larrañagak eta Ander Beobidek parte hartu zuten lehian.

Larrañagak ehun metro estilo eta 50 metro bular probetan parte hartu zuen, eta Beobidek, berriz, 200 metro libre eta 50 metro bizkar probetan. Bi igerilariek jarraian egin behar izan zituzten proba biak, parte hartzaile kopurua zela eta, baina gustura gelditu ziren egindako lanarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide