Igeriketa egokituko Euskadiko Txapelketa izan zen igandean Gasteizen, eta lehia horretan Izarraitz taldea ordezkatu zuten Lander Uriak eta Jurdan Arakistainek. Fin aritu ziren bi igerilariak banakako probetan; hain zuzen ere, igerilari bakoitzak hiruna proba egin zituen 50 metroko igerilekuan.
Marka onak lortu zituzten biek ala biek, eta gainera, erreleboetako proban aritzea ere lortu zuten. Horiek Konporta taldeko beste bi igerilarirekin aritu ziren erreleboen proban.
Hurrengo lasterketa laster izango duten esperoan, gogor entrenatzen jarraituko dute Uriak eta Arakistainek. Bestalde, eskerrak eman behar dizkio Izarraitzek Konporta taldeari, erreleboetan gure igerilariekin aritzeko prest izaten direlako beti.