Alebinen edo Kimuen Espainiako Txapelketan emaitzak ikaragarriak lortuta itzuli dira Izarraitzekoak. Julen Eizagirre eta Martin Agirrezabalaga, 2012. urtean jaiotako igerilari azpeitiarrak, Ciudad Realen izan dira uztailaren 11tik 14ra jokatu den txapelketan parte hartzen.
Bakoitza lau probatan lehiatu da, beren marka pertsonalak hobetzeko gai izan dira eta klubeko 12 urtekoen errekorrak ere hobetu dituzte. Eizagirrek, gainera, meritu handiko brontzezko domina irabazi du 200 metro libre proban; 100 libreetan ere finalerako txartela eskuratu zuen eta laugarren sailkatu zen, podiuma laztanduz.
Hona hemen Izarraitzekoek izan dituzten emaitzak:
Julen Eizagirre
- 200 metro libre: goizean 2.14,96 (finalerako txartela), eta arratsaldean 2.14,93 (klubeko 12 urtekoen errekorra + hirugarren postua eta brontzezko domina).
- 100 metro tximeleta: 1.13,26 (klubeko 12 urtekoen errekorra + 11. postua).
- 100 metro libre: goizean 1.01,96 (finalerako txartela), eta arratsaldean 1.01,15 ( klubeko 12 urtekoen errekorra + laugarren postua).
- 400 metro libre: 4.54,63 (klubeko 12 urtekoen errekorra + bosgarren postua).
Martin Agirrezabalaga
- 100 metro bizkar: 1.16,24 (klubeko 12 urtekoen errekorra + hamahirugarren postua).
- 200 metro bizkar: 2.44,30 (klubeko 12 urtekoen errekorra + 11. postua).
- 200 metro estiloak: 2.53,32 (klubeko 12 urtekoen errekorra + 21. postua).
- 50 metro bizkar: 35,33 (klubeko 12 urtekoen errekorra + hamalaugarren postua).
Beste esperientzia eder bat pilatzeaz gain, lagun berriak eginda itzuli dira gureak, emaitzez gain, aurrerantzean baliagarri izango zaizkien bizipenekin ikasita.
Zorionak igerilari eta entrenatzaileoi, lan bikaina egiten ari zarete!
Animo eta eutsi ilusio horri! Aupa Izarraitz!