Asteburuan txapelketa garrantzitsua jokatu dute Izarraizko igeri elkartekoek Tolosako Usabal kiroldegian (Gipuzkoa). Euskal Herriko Kopako txapelketan zortzi talde onenak elkartu ziren, eta sei taldek lortu dute maila gorenean lortzea, eta bi mailaz jaitsi dira. Izarraitzeko nesken taldeak seigarren postua egin du mailari eustea lortuz.
Ikaragarria izan da igerilari guztiek txapelketan erakutsi duten jarrera eta grina, taldearen alde bakoitzak bere onena emanaz lehiatu dira proba guztietan. Horien artean, aipagarria izan da Malen Ezamaren parte hartzea. 200 metroko lau estiloetarako proban, 2’33″17 denborarekin, infantilen Espainiako txapelketetan parte hartzeko gutxienekoa lortu baitu.