Kimuen mailako igeriketako txapelketak jokatu ziren atzo Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan. Izarraitz igeri elkarteko hamazortzi igerilari lehiatu ziren, eta orokorrean oso maila ona eman zuten, txapelketa bikaina eginez.
Emaitzei erreparatuta ikaragarria izan zen atzo Izarraitz igeri elkarteko Julen Eizagirrek erakutsitako maila: 13 urtekoen Euskadiko bi errekor berri jarri zituen, 100 metro librean 56.42 denbora eginda eta 800 metro librean 9:16.21 denbora eginda. Ikaragarria egin zuen, Mendizorrotza Igerilekuan bildutako jendetza aho zabalik utzi zuen.
Gainontzeko Izarraitzeko igerileriek ere ez zuten atzo aukera galtzen utzi eta denbora bikainak egin zituzten, marka pertsonalak eta klubeko errekorrak hautsiz. Hona Izarraitzeko igerilarien emaitza aipagarrienak:
- Julen Eizagirre: 800 metro librean urrea, 13 urtekoen Euskadiko errekorra ezarriz; 100 metro librean urrea, 13 urtekoen Euskadiko errekorra jarrita; 4×100 metro librean urrea; eta 4×100 metro lau estiloetan urrea.
- Janis Altuna: 200 metro bizkarrean urrea eta 4×100 metro librean urrea.
- Inge Kabue: 100 metro bularrean zilarra; 200 metro bularrean zilarra; eta 4×100 metro lau estiloetan urrea.
- Lur Elortza: 200 metro librean urrea eta 800 librean 12 urtekoen klubeko errekorra.
- Martin Agirrezabalaga: 100 metro bizkarrean 13 urtekoen klubeko errekorra.
Zorionak igerilariei eta entrenatzaile taldeari! Aupa Izarraitz!