Izarraitz igeri elkarteak 2025-2026 denboraldirako izen ematea ireki du. Taldean aritzeko izen emate orria eta baldintzen zerrenda eskuragarri daude esteka honetan. Hala ere, herritarrak izarraitzigerielkartea@gmail.com helbidean edo 607 49 85 00 telefonoan jar daitezke harremanetan igeri elkartearekin.
2019. urtean edo aurretik jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena eta irailean hasiko da denboraldi berria.