Asteburuan Udako Euskal Herriko Txapelketa jokatu da Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan.
Izarraitz zazpi igerilariekin bertaratu zen eta hamar dominarekin etxeratzeko gai izan ziren horiek, bi urrezkoak, lau zilarrezkoak eta beste lau brontzezkoak.
Honakoak izan dira Izarraitzekoen lorpenik garrantzitsuenak Euskal Herriko Txapelketan:
- Uxue Etxeberria (abs): 200 bizkarrean urrea, 400 libreetan zilarra eta 100 bularrean zilarra.
- Laia Elortza (2009): 200 bularrean urrea juniorretan eta zilarra maila absolutuan, eta beste zilarrezko domina bat 100 bularrean.
- Ana Agirrezabalaga (2009): junior mailako 200 estiloetan urrea.
- Oihana Otaegi (2009): junior mailako 50 bular eta 100 bular probetan rontzezko domina bana.
- June Larrañaga (2009): junior mailako 100 tximeletan brontzea.
- Malen Ezama: 50 tximeletan klubeko 14 urtekoen errekorra (30'47).
- Aratz Odriozola: 200 bizkarrean klubeko errekorra (2.20'20).
Zorionak igerilariei eta entrenatzaileei!