Izarraitzeko bost igerilari izan dira Cadizen, kimu mailako Espainiako Txapelketan: Julen Eizagirre, Janis Altuna, Martin Agirrezabalaga, Inge Kabue eta Lur Elortza. Esperientzia bikaina bizita eta oso emaitza onak lortuta itzuli dira Azpeitira.
Izarraitzeko igerilariek markak hausten jarraitzen dute. Klubeko errekorrez gain, Gipuzkoako eta Euskadiko denborarik onenak ezartzen ari dira beren adin tarteetan. Julen Eizagirre, esaterako, 13 urtekoen Euskadiko markarik onenaren jabe da hamar probatan.
Honako hauek dira lorturiko emaitzak:
- Julen Eizagirre
- 50 metro libre: goizean 26”42 (3.) finalera. Finalean, berriz, 26”28 Euskadiko 13 urtekoen markarik onena.
- 100 metro libre: goizean, 57”18 (2.). Finalean, 56”73, Euskadiko 13 urtekoen markarik onena.
- 200 metro libre: goizean, 2’06”39 (3.), eta finalean, aldiz, 2’03”34 (Euskadiko 13 urtekoen markarik onena).
- 400 metro libre (serie azkarrean): 4’25”41; Euskadiko 13 urtekoen markarik onena.
- 800 metro libre (serie azkarrean): 9’23”00, Euskadiko 13 urtekoen markarik onena eta 5. postua.
- Lur Elortza
- 100 metro bular: goizean 1’23”80 (1.) eta klubeko 12 urtekoen errekorra. Finalean, 1’24”57 denbora eta 7. postua.
- 50 metro tximeleta: 35”29 eta 23. postua.
- 50 metro bular (pasean): 38”91 eta klubeko 12 urtekoen errekorra.
- Martin Agirrezabalaga
- 50 metro libre: 27”93 eta 18. postua.
- 50 metro bizkar: 32”06, Gipuzkoako 13 urtekoen marka onena eta 19. postua.
- 50 metro tximeleta: 30”52, klubeko 13 urtekoen errekorra eta 20. postua.
- 100 metro bizkar: 1’10”11, klubeko 13 urtekoen errekorra eta 19. postua.
- 200 metro bizkar: 2’31”13, klubeko 13 urtekoen errekorra eta 12. postua.
- Inge Kabue
- 50 metro bular: 38”11, klubeko 13 urtekoen errekorra eta 23. postua.
- 100 metro bular: 1’22”57 eta 20. postua.
- Janis Altuna:
- 200 metro bizkar: 2’36”90 eta 16. postua.
- 4x100 metro lau estilo mixtoak: 4’39”22 eta 5. postua. Bizkarrez aritu zen Martin Agirrezabalaga (1’10”60, bularrez Inge Kabue (1’20”58), tximeletan Julen Eizagirre (1’03”25) eta krolen Janis Altuna (1’04”76).