Izarraitz igeri elkartearen zozketan Marga Iribarren izan da saritua

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea

Izarraitz igeri elkarteko ordezkaria, Marga Iribarren zozketako irabazlea eta Bertan merkatari elkarteko ordezkaria.

Izarraitz igeri elkartearen zozketako irabazlea Marga Iribarren izan da. Honek dagoeneko jaso du Bertaneko dendetan gastatzeko 1.000 euroko bonua.

Izarraitz igeri elkarteak egindako zozketak badu sariduna, Marga Iribarren izan baita saritua.

Iribarrenek Izarraitz igeri elkarteko eta Bertaneko ordezkarien eskutik jaso du saria: Azpeitiko Bertan merkatarien elkarteko saltokietan gastatzeko mila euroko bonua.

Zorionak, Marga!

Eskerrik asko zozketan parte hartuz Izarraitz igeri elkarteari lagundu diozuen guztioi.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide