Uztailaren 24tik 27ra Castellon (Herrialde Katalana) jokatu den juniorren Espainiako Txapelketan izan dira Aratz Odriozola, Laia Elortza eta Oihana Otaegi igerilariak, Isaac Pousada entrenatzailearekin batera. Emaitza bikainak lortu dituzte, lehiatutako proba guztietan marka pertsonalak eginda, eta klubeko hiru errekor berri ere ezarri dituzte.
Sailkapen probetan eginiko lan bikainaren ondorioz, bi finaletarako txartelak ere eskuratu zituen Laia Elortzak; hain zuzen ere, 100 metro bular eta 200 metro bular probetan aritu zen.
Hauek dira Izarraitzeko igerilarien emaitzak:
- Laia Elortza:
- 100 bular: goizean 1:16:29 denbora eginda, finalera sailkatu zen, eta klubeko 16 urtekoen errekorra egin zuen. Finala bederatzigarren lekuan bukatu zuen, 1:16:42 denbora eginda.
- 200 bular: goizean 2:47:12 denbora eginda, finalera sailkatu zen. Finala zazpigarren lekuan bukatu zuen, 2:45:08 denbora eginda, eta klubeko 16 urtekoen errekorra egin zuen.
- Aratz Odriozola:
- 50 bizkar: 28:23 denbora eginda, sailkapeneko 30. postuan bukatu zuen lehia, eta klubeko errekorra ezarri zuen.
- Oihana Otaegi:
- 50 bular: 35:16 denbora eginda, sailkapeneko hamazazpigarren lekuan bukatu zuen lehia.