Euskal Herriko Kopa jokatu zuten joan den asteburuan Getxoko (Bizkaia) igerilekuan Hego Euskal Herriko bederatzi talde onenek.
Izarraitz igeri elkarteko nesken taldea bikain lehiatu zen, zuten guztia emanez, eta bosgarren postu bikain batekin itzuli ziren herrira, iazko seigarren postua hobetzea lortuta.
Emaitza ikaragarri honekin, datorren urtean ere onenen artean aritzeko leku bat ziurtatu dute.
Zorionak eta eutsi horri!
Aupa Izarraitz!
