Izarraitz elkarteko igerilariek emaitza paregabeak lortu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea 2026ko martxoaren 4a

Alebin mailako Espainiako txapelketa nahiz infantilen mailako Euskal Herriko txapelketa jokatu dituzte asteburuan Izarraitz elkarteko igerilariek. Emaitza onak lortu dituzte bi txapelketetan. 

Izarraitz igeri elkarteko igerilariek asteburu ezin hobea izan dute. Batetik Lur Elortza igerilaria Euskadiko selekzioarekin lehian aritu da federazio autonomikoen arteko alebin mailako Espainiako txapelketan, eta emaitza bikainak lortu ditu han. Bestetik, infantil mailako Euskal Herriko txapelketa jokatu dute, eta Izarraitz elkarteko igerilariek txapelketa bikaina osatu dute. 

Lur Elortza igerilaria Euskadiko selekzioarekin aritu da lehian Malagan (Espainia), federazio autonomikoen arteko alebin mailako Espainiako txapelketan. Elortzak lau proba osatu ditu han, eta lauretan marka pertsonalak lortu ditu: 100 metroko bularreko proban 7. postua erdietsi du, 1'19''55 denbora eginda, Espainiako txapelketarako gutxienekoa osatuz, eta klubeko 13 urtekoen errekorra hautsiz; 200 metroko lau estiloetako ariketan 12. postua lortu du, 2'39''80 denbora eginda; 200 metroko ariketa librean, berriz, 14. postuan geratu da, 2'18''95 denborarekin, eta 400 metroko ariketa librean 20.postuan sailkatu da proba 5'00'''7 denboran osatuta. Horiez gain, Elortzak errelebotako bi probatan ere parte hartu du, bietan 7. postua lortuz. 

Txapelketa berean, taldeka egindako lanean 8. postua lortu dute Izarraitz taldeko igerilariek, bai gizonetan, eta baita emakumeetan ere. 

Bestetik, infantilen mailako Euskal Herriko txapelketa jokatu dute Getxon (Bizkaia) eta han izan dira Izarraitz elkarteko igerilariak. Txapelketa ezin hobea osatu dute denek.

June Amenabarrek 400 metroko ariketa lau estilotara, nahiz 1.500 metroko ariketa librea osatu ditu, eta bietan bigarren postua lortu du; Malen Ezamak 200 metroko ariketa osatu du bizkarrez, aurreneko postua erdietsiz; Aroa Azkuek hirugarren postua eskuratu du 400 metroko ariketa librea osatuz; Leire Artexek, 200 metroko bularreko proba egin du, bigarren postuan geratuz; Inge Kabuek 50 metroko bularreko ariketan bigarren postua lortu du, eta 100 metroko zein 200 metroko bularreko ariketetan, berriz, aurreneko postua eskuratu du; Janis Altuna bigarren postuan geratu da bizkarreko 200 metroko nahiz 100 metroko ariketetan, eta hirugarren postuan 50 metroko bizkarreko ariketan; Martin Agirrezabalagak 200 metroko ariketa librean naiz 100 metrokoan aurreneko postua eskuratu du, bietan Espainiako txapelketarako gutxieneko denbora eginez, eta 400 metroko ariketa librean hirugarren postua erdietsi du; Julen Eizagirrek, berriz, lau estilotara egindako ariketan nahiz 400 metroko ariketa librean aurreneko postua eskuratu du, eta 100 metroko bizkarrezko nahiz tximeleta probetan bigarren postua, azken horretan klubeko errekorra ere lortuz, 1'02''82 denbora eginda. 

Erreleboetako probetan hirugarren postua erdietsi dute emakumeek nahiz talde mistoak, eta sailkapen orokorrean ere hirugarren postuan geratu da emakumeen taldea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide