Igeriketa egokituaren bilgune izan da udal igerilekua

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea

Igeriketa egokituko Eukal Ligaren lehen jardunaldia jokatu da Azpeitiko igerilekuan, Marea Urdinak eta Izarraitz igeriketa elkarteak antolatuta. "Inguruko igerilari onenak ikusi ditugu lehian txapelketan", azaldu dute antolatzaileek.

Joan den larunbatean igeriketa egokituko Euskal Ligaren lehen jardunaldia jokatu zen Azpeitiko igerilekuan, Marea Urdinak eta Izarraitz igeri elkarteak antolatuta. Laugarren urtez jokatu da jardunaldi hori Azpeitian, eta inguruko igerilari onenak lehian ikusteko aukera izan zen. 

Igerilari federatuez gainera, igerilari ez federatuek ere parte hartzeko aukera izan zuten. Txapelketaren bukaeran, igerilari guztiek oroigarri bana jaso zuten, eta etxera joan aurretik luntx eder bati esker indarrak berreskuratu zituzten. Txapelketa antolatzeko emandako laguntza eskertu diote Ukabi Grou enpresari eta babeste guztiei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide