Asteburuan kimuen nahiz infantilen Gipuzkoako Igeriketa Txapelketan parte hartu dute Izarraitz igeriketa elkartekoek, eta emaitza bikainak lortu dituzte: bakarka, denera, 38 urrezko domina, zilarrezko 27 eta brontzezko 22 eskuratuta. Gainera, infantilek erreleboetan 4x100 librean brontzea eskuratu zuten eta kimuek zilarra. Bi mailetan 4x100 lau estiloetan nahiz 4x200 librean zilarra lortu zuten Izarraitz igeriketakoek.
Bakarkako igeriketa probetan Izarraitz igeriketa elkartekoek lortutako emaitza aipagarrienak honakoak izan dira:
- Lur Elortza: kimuetan sailkapen orokorrean 3. postua; 200 metro librean Espainiako Txapelketarako gutxieneko denbora (2’16”89) lortu du; 50 metro bularrean klubeko 13 urtekoen marka (36”81) hautsi du; 100 metro bularrean klubeko 13 urtekoen errekorra (1’18”79) ezarri du.
- Julen Eizagirre: infantiletako sailkapen orokorrean 3. postua lortu du; 400 metro librean klubeko 14 urtekoen errekorra (4’13”68) egin du; 200 librean klubeko 14 urtekoen marka hautsi (1’58”42) du; 100 metro bizkarrean klubeko 14 urtekoen errekorra (1’01”41) ezarri du.
- Malen Ezama: infantiletako sailkapenean 3. postua lortu du; 200 metro bizkarrean Espainiako txapelketarako gutxieneko denbora (2’20”95) egin du.
- Janis Altuna: 200 metro bizkarrean Espainiako txapelketarako gutxienekoa (2’25”62) lortu du.
- June Amenabar: 1.500 metro librean klubeko 15 urtekoen errekorra (18'32"93) ezarri du.
- Martin Agirrezabalaga: 200 metro tximeletan klubeko 14 urtekoen errekorra (2’25”99) ezarri du.
- Taldekako sailkapenean, nesketan bigarren postua erdietsi dute Azpeitiko igerilariek, eta txapelketaren sailkapen orokorrean, bigarren postua.