Joan den asteburuan udako Euskal Herriko infantilen igeriketa txapelketa jokatu dute Izarraitz igeriketa elkartekoek Azken Portu igerilekuan, Irunen (Gipuzkoa). Emaitza oso onak lortu dituzte Azpeitiko igerilariek. Hona segidan, igerilariek lortutako emaitzak banan-banan:
- Julen Eizagirre (2012. urtekoa): urrezko lau domina lortu ditu 50, 100 eta 200 metro libreko probak eta 50 metro bizkarreko proba irabazita. Gainera, klubeko 14 urtekoen errekorrak jarri ditu 100 metro librean (54”19) eta 50 metro bizkarrean (28”96).
- Martin Agirrezabalaga (2012. urtekoa): urrezko bi domina eta brontzezko bat eskuratu ditu, 100 metro bularreko eta 200 metroko lau estiloetako probak irabazita, eta 400 metro lau estiloetan hirugarren eginda. Gainera, 200 metro lau estiloetan klubeko 14 urtekoen errekorra (2’20”68) lortu du.
- Luken Agirrezabalaga (2012. urtekoa): 200 metro tximeletan brontzezko domina lortu du.
- Inge Kabue (2012): zilarrezko hiru domina eskuratu ditu, 50, 100 eta 200 metroko bularretako probetan bigarren eginda.
- Janis Altuna (2012): 100 metro bizkarreko proban brontzea lortu du.
- Malen Ezama (2011): 200 metro bizkarreko proban urrea lortu du, eta zilarrezko hiru domina eskuratu ditu 100 eta 50 metro bizkarrean eta 100 metro tximeletan bigarren eginda.
- June Amenabar (2011): 400 metro lau estiloetan proban brontzea eskuratu du.
- Aroa Azkue (2011): 800 metro librean brontzezko domina eskuratu du.
- Leire Artetxe (2011): 200 metro bularrean brontzea lortu du.
- Neskak erreleboan: 4x200 librean eta 4x100 metro lau estiloetan hirugarren egin dute, eta sailkapen orokorrean hirugarren postua egin dute.
