Zumaiako eta Ondarroako itsas zeharkaldiak irabazi ditu June Altunak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea 2026ko uztailaren 13a

Altuna, Zumaiako probaren podiumeko lehen koskan. (Izarraitz)

Haurren mailako probetan nagusitu zen Izarraitz igeriketa klubeko kidea. Zumaian, 1.000 metroko proban nagusitu zen, eta Ondarroan, 600 metrokoan.

Larunbatean, Itzurun-Arranpla zeharkaldia jokatu zuten Zumaian, eta Azpeitiko Izarraitz igeri elkarteko zenbait lagunek parte hartu zuten han. Parte hartu bakarrik ez, ordea; haurren mailan Izarraitzekoak podiumera ere igo ziren.

June Altunak 1.000 metroko proba irabazi zuen, eta 500 metrokoan Nora Aranagak bigarren eta Nahikari Amezuak hirugarren egin zuten.

Aranaga, ezkerrean, eta Amezua, eskuinean, podiumean. (Izarraitz)

Atzo, bestalde, Ondarroan (Bizkaia) jokatu zuten itsas zeharkaldian, Altunak 600 metroko haurren proban lortu zuen garaipena.

Altuna, Ondarroan, garaikurra eskuetan duela. (Izarraitz)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide