Oihana Otaegi eta Laia Elortza Izarraitz igeriketa elkarteko igerilariek Jjunior mailako udako Espainiako Igeriketa Txapelketan parte hartu dute, hilaren 23tik 26ra bitartean, Sabadellen (Katalunian). Ez dute lortu finaletara sailkatzea, baina postu politak eskuratu dituzte, gustura bukatuz denboraldia.
Laiak Elortzak 200 metro bularrean hamargarren postua lortu du 2.49,92 denbora eginda, eta 100 metro bularrean, hamabosgarren postua egin du, 1.19,00 eginda.
Oihana Otaegik, berriz, hamaseigarren egin du 50 metro bularrean, 35,55 denbora eginda.