Izarraitz Saria txapelketa jokatu zuten larunbatean Azpeitiko udal igerilekuan, eta Izarraizko igerilariez gain, Azkoitiko Zubiaurreko eta Zumaiako Taosako igerilariek ere lehian parte hartu zuten. Txapelketan lehiatuz ekin zioten denek denboraldi berriari.
2018ko igerilariak 25 libre proban lehiatu ziren, 2017 eta 2016an jaiotakoak 50 librekoan, eta 2015ekoak 100 libre probari egin behar izan zioten aurre. Guztiak ere bikain aritu ziren, harmailetan zeuden guraso eta senideen gozamenerako. Nabari da badela etorkizunik harrobian!