Urtaro onetan Lizarrra ingurua kolorez jantzita egoten da, alde batetik zuhaitzen azkeneko hostoak direla eta, beste aldetik mahasti eta zainzuri (esparragoa) landareen koloreak eta erne berria den gariaren berdea, begientzako gozamen ederra. Bost argazki hauek lehengo astean ateratakoak dira Abartzuzan.
Aurreneko argazki onetan, lehenengo planoan mahatsondoak dituzue, urrena erne berria den garia, atzerago zainzuri landareak eta azkena herria bera.