Gure Loiola

Erabiltzailearen aurpegia Julen Galarraga 2023ko ots. 9a, 09:54

Joaten gara Erromara, joaten gara Vatikanora, eta etxe ondoan ditugun altxorrak ez ditugu ezagutu ere egiten, ez diegu daukaten garrantzirik ematen. Loiola da horietako harribitxi bat.

Horren gertu, eta, aldi berean, horren ezezagun. Mundu guztitik etortzen da jendea Loiolako Santutegia ezagutzera, basilika, lorategia eta abarrak bertatik bertara ikustera, baina zenbat azpeitiar ote sekula barrura sartu ere egin ez direnak? Joaten gara Erromara, joaten gara Vatikanora, eta etxe ondoan ditugun altxorrak ez ditugu ezagutu ere egiten, ez diegu daukaten garrantzirik ematen. Ez al zaizue tristea iruditzen?

Neu ere duela urte batzuk ohartu nintzen horretaz, eta erabaki nuen Azpeitiko, Urola Kostako eta Euskal Herriko txoko berezienak eta ikusgarrienak deskubritu nahi nituela, baina turisten begietatik. Eta hain zuzen ere, horiek zuei erakusten saiatuko naiz aurrerantzean Uztarriako leihotxo honetatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide