Gure Izarraitz

Erabiltzailearen aurpegia Julen Galarraga 2023ko mar. 8a, 09:00

Jakina da ilunabarra itsasertzean ikusteak ez duela parekorik, baina Izarraitz elurtua ere ez da leku txarra horretarako. Duela egun batzuk airetik hartutako irudiak dira honakoak.

Egun batzuez soineko zuria jantzita izan du Izarraitzek. Tenperatura igo da, erantzi du soinekoa, eta biluzik da berriz. Baina estalita egon den bitartean han goian ibiltzeko aukera izan dugunok irudi ikusgarriez gozatzeko aukera izan dugu. Duela egun batzuk airetik hartutako irudiak ekarri ditut txoko honetara, zuek guztiok ere ikus ditzazuen. Jakina da ilunabarra itsasertzean ikusteak ez duela parekorik, baina Izarraitz elurtua ere ez da leku txarra horretarako.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide