Muskiz (Bizkaia) inguruko lekuetan ibili ziren zapatuan 32 herritar, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako ibilaldian. 9:00ak inguruan irten ziren plazatik, eta mendi-bueltaxka zein bainua, denetik egiteko aukera izan zuten joan zirenek.
Muskizetik Covaron ingurura joan ziren, eta hamaiketakoa egin ostean, Kantabriako (Espainia) lurretara abiatu ziren. Piquillo Verde (Kantabria, Espainia) zeharkatu, eta Onton (Kantabria, Espainia) udalerriaren ingurura iritsi ziren; han, buelta hartu zuten Lagun Onak Mendi Bazkunakoek. Getxoko (Bizkaia) Las Arenas hondartzara abiatu ziren, baserri bide batzuetatik, eta 16:00ak inguruan atseden hartu zuten hondartzan. Etxera bidean zaparradak harrapatu zituen mendizaleak, baina pozik itzuli ziren herrira, egun polita igarota.