'Azpeitia-Hazparne. 30 urte, bi herri pausoz pauso' egitasmoaren aurkezpen bideoa

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2016ko abe. 30a, 19:23

Urtarrilaren 14an, Azpeitia-Zarautz etaparekin, jarriko da abian Azpeitia eta Hazparne oinez lotuko dituen sei ibilaldien egitasmoa, Lagun Onak Mendi Bazkunak Hazparneko lagunekin eta Udalarekin elkarlanean osatu duena, bi herrien arteko senidetzaren 30. urteurrenaren barruan. Azpeitia-Hazparne. 30 urte, bi herri pausoz pauso izenarekin bataiatua izan da egitasmoa eta gaur, abenduak 30, aurkeztu ditugu haren irudia eta ibilaldien egutegiarekin-eta osatutako honako aurkezpen bideoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide