Joan den maiatzaren 7an, igandez, ospatu zuten Kakuteko Eguna, eta horren aitzakian asteburu osorako irteera antolatu zuen Lagun Onak Mendi Bazkunak. Eguraldi zoragarria eta giro bikaina lagun izan zituzten txangora animatu ziren herritarrek. Zapatuan irten ziren Azpeititik, eta Xoxoteko aterpetxean igaro zuten gaua. Igande goizaldean abiatu ziren Kakutera. Honakoak Lagun Onak Mendi Bazkunak ateratako argazkiak dira. Bilduma osoa, hemen.