Joan den zapatuan, uztailaren 15ean, Laidara irteera egin zuten 30 lagun inguruk Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta. Eguraldi bikaina izan zuten lagun txango osoan zehar, baita giro alaia ere. Goizean irten ziren anbulatorio aurretik autobusez Laidako hondartzara, eta handik Ibarrangelura ibilaldia egin zuten. Bazkalostean, Laida hondartzara jaitsi ziren. Eguzkiaz zein itsasoaz gozatzeaz gain, nahi izan zutenek piraguetan ibiltzeko aukera ere izan zuten gaztetxoek zein helduek. Honakoak ibilaldian ateratako irudiak dira.