Uzturretik sagardotegira, giro ederreko egun pasaz gozatu dute mendizaleek

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2019ko mar. 24a, 18:08

Eguraldi paregabearekin, dozena bat mendizale elkartu ziren atzo Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako ibilaldi berezian parte hartzeko. Lagun Onakek urtero egin ohi du sagardotegira irteera, mendia eta mahai-bueltakoa uztartuta, eta atzo izan zen aurtengoaren txanda. Goizean, Tolosatik Uzturreko tontorrera igo ziren mendizale azpeitiarrak. Uzturren mokadua eginda, indarberrituta ekin zioten jaitsierari, Irurara iristeko, hamahiru kilometro eta erdiko ibilaldia osatuz.

Iruran arropak aldatu, autobusa hartu eta Asteasura, trago bat hartu eta Sarasola sagardotegian bazkaltzera. Sagardotegia guztiz beteta, giro paregabea zegoen bertan. Txotxeko sagardoa, mokadutxoak, irriak, dantza... horrela pasatu zuten arratsaldea, etxerako bidea hartu aurretik.

Hemen, atzoko irteeraren argazki eta bideo guztien bilduma.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide