Europako Mendietan izan dira Lagun Onak Mendi Bazkunakoak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2019ko uzt. 9a, 13:21

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, Europako Mendietan izan da hainbat herritar joan den asteburuan.

Larunbatean, La curvona de Sotresetik irten ziren, eta zortzi bat kilometro egin ondoren, tontorrera iritsi ziren (2.067 metro). Ondoren, Aliva aterpera jaitsi ziren (1.670 metro), eta handik beste hamar kilometro beheraka egin ostean, Fuente Dera (1.094 metro) ailegatu ziren. Guztira, 23 bat kilometroko ibilaldia egin zuten, eta Fuente Den autobusa hartu ostean, Potesera joan ziren, aterpetxera.

Igande goizean, Potesetik (291 metro) irten eta Cruz de la Viornatik (1.151 metro) itzulia egiteko aukera izan zuten. 12:00 aldera irten ziren autobusean, eta bidean bazkaldu ondoren (Panesen, ziurrenik), etxera itzuli ziren.

Lotura honetan ikus daitezke argazki gehiago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide