Elurra zapaldu dute mendizaleek Unanu-Beriain-Lizarraga ibilaldian

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2019ko aza. 10a, 17:59

Unanu-Beriain-Lizarraga mendi ibilaldia egin zuten atzo hamar mendizalek, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako irteeran.

Goizeko bederatziak aldera Nafarroako Unanu herrira iritsi, eta beharrezko prestaketak egin ondoren, Beriainera igotzeari ekin genion. Igotzeari ekin bezain laster, elurrarekin topo egin genuen. Astean zehar egindako eguraldia ikusita, espero zen elur pixka bat zapaltzea, baina espero zena baino beherago zegoen elurra.

Hamaikak inguruan gailurrera iritsi eta bertan dagoen San Donato ermitan babestu ginen, hotzarengandik ihesi. Mokadu bat egin ondoren, Lizarragaruntz abiatu ginen Andiako mendizerratik. Eguraldi hotza, elurrarekin eta behe lainoarekin ez zen gehiegi ikusten, baina aurrera jarraitu genuen. Aurrez esan bezala, uste baino elur gehiago aurkitu genuen eta Beriain gailurretik Lizarraga gaineraino elurra zapalduz joan ginen.

Lizarraga gainera iritsita, han bazkaldu eta arratsaldeko bost eta erdiiak aldera ekin genion Azpeitira itzultzeko bideari.

Atzoko argazki gehiago ikus daitezke lotura honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide