Gaztetxoen urteko azken irteera Aitzorrotzera egin dute mendizaleek

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2019ko abe. 2a, 18:00

Lagun Onak Mendi Bazkunak aurtengo azken gaztetxoen mendi ibilaldia Aitzorrotzera egin du. Bolibartik Aitzorrotzeko tontorrera (Eskoriatza, Gipuzkoa) arteko mendi ibilaldia egin genuen atzo, igandea, hogei bat lagunek. 7 kilometro inguruko joan-etorrian giro ederraz gozatzeko aukera izan genuen. Behin tontorrean, ikusmira politak izan genituen (Gorbea, Kurutzebarri eta Udalaitz mendiak) eta gaztetxoek bertako baselizako kanpaia ere jo zuten. Tontorretik behera jaitsi, hamaiketakoa egin, leize zulo txiki bat ikusi eta jolasean ibili ondoren, Bolibarrera itzuli ginen. Handik Azpeitira autobusez itzuli ginen, 14:30erako.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide