78 partaide, Lagun Onak MBren Azpeitia inguruko urteko bigarren ibilaldian

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2020ko ots. 16a, 10:00

Lagun Onak mendi bazkunak Azpeitia inguruan antolatutako urteko bigarren ibilaldia egin zuen atzo, larunbata. Eguraldia bikaina zegoen goizean goizetik, eta jende ugari animatu zen txangoan parte hartzera; guztira, 78 lagun bildu ziren. 

Autobusa harrtu eta Zumarragara joan ziren mendizaleak, ibilaldiari hasiera emateko. Zumarragako parroki aurrean hasi ziren oinez ibiltzen, eta zenbait baserritan gora joanda, Antiguako Ermitara iritsi ziren. Antiguatik gora jarraituz, 10:15 ingururako Izazpiko tontorrera ailegatu ziren. Bertan taldeko argazkiak atera zuten, eta haizea zegoenez, pixkat behera jaitsi ziren hamarretakoa egiteko. Inguruko hainbat tontor aurrez aurre zituztela egin zuten mokadua.

Ondoren, Pagotxetako txabolara joan ziren, eta handik gora, Samiñoko tontorrera. Han ere paisaiaz gozatzeko aukera izan zuten partaideek, eta Larrume Txiki aldera jaitsi ziren. Ondoren, ibilaldiaren azken zatia egin zuten: Lete-Letetxotik Agitera iritsi ziren, eta Sokin aurretik igarota, Loiolara jaitsi ziren mendizaleak. 14:30 aldera iritsi ziren Azpeitira, aurreikusitako ordua baino lehen. Seinale jendea prestaturik dagoela martxoan egingo duten Azpeitia-Iruñea 2020 erronkarako.

Ikusi argazki gehiago, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide