Mendizale gazteek Txamantxoia igo dute

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2020ko ots. 21a, 16:00

Joan den asteburuan, Lagun Onak Mendi Bazkunak iraupen eskia egiteko asteburuko irteera antolatuta zuen haur eta gazteentzako Linzako aterpera. Eskia egiteko aukerarik ez zuten izan, elurrik ez zegoelako. Dena den, bi mendi irteera egin zituzten Linzarako irteeran parte hartu zuten 34 mendizaleek. Larunbat arratsaldean, bazkaldu ondoren, Linzako aterpetik irtenda Gamuetako basoan zeharkaldia egin zuten, 8 kilometro inguruko ibilbidea eginez. Hurrengo egunean, igandean, berriz, goizeko bederatzietan Linzako aterpetik irten eta Txamantxoiako tontorra (1.945 metro) igo zuten mendizale gazteek. Gero, Linzako aterpean bazkaldu eta etxerako bidea hartu zuten. Eskiatu gabe, baina eguraldi ederrak lagunduta mendiaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten irteerako parte hartzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide