Konfinamenduko aspermenari aurre egiteko, #NireGailurrak lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko api. 11a, 09:45

Badakigu oso aspertuta zaudela.\ \ Komuneko paperari tokeak ematen grabatu duzu zeure burua, eta umetako argazki gehiago ez zaizu geratzen sare sozialetara igotzeko.\ \ Orain mendian atera dituzun argazki puska horiek erakusteko eskatu nahi dizugu eta, bide batez, saritxoren bat eskuratzeko aukera izango duzu. Animatu eta parte hartu Lagun Onak MBren argazki lehiaketan!\ \ #NireGailurrak izena jarri diogu argazki lehiaketari; konfinamenduaren aspermenaren aurkako lehiaketa izango da. Norberak mendian ateratako argazkiak aurkeztu ahal izango ditu lehiara; pertsonako argazki bat. Parte hartzeko, Facebook edo Instagram sare sozialetara igo beharko dute irudia herritarrek, eta Lagun Onak MB etiketatu; edo bestela, 'lagunonakmb@hotmail.com' helbidera ere bidali ahal izango dira argazkiak. Hori bai, irudiaren kokalekua zehaztu beharko da, eta izenburua jarri beharko zaio. Apirilaren 26a izango da lehiaketan parte hartzeko azken eguna. \ \ Ondoren, argazkiak Lagun Onak MBren sareetara igoko dira, eta horiek lortzen duten 'atsegin dut' bakoitza boto bat izango da. Webgunean ere posible izango da bozkatzea, eta gero, bi gune horietako botoak batuko dira. Apirilaren 27tik maiatzaren 10era egingo da bozketa.\ \ Sariak ere izango dituzte partaideek. Hain zuzen, irabazleak 60 euro eta Lagun Onak MBren elkartean edo Xoxoteko aterpetxean bi lagunentzako afaria eskuratuko ditu. Gainera, beste bi lagunentzako afari bat zozkatuko dute parte hartzaileen artean. \ \ Lehiaketako informazio guztia 'www.lagunonakmb.org' helbidean aurkituko duzu. \ \ Animatu parte hartzera!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide