2020 urteko Txalintxoko eguna ezohikoa izan da. Herritarrak konfinamendu egoeran izanik, Lagun Onak Mendi Bazkunak ezin izan zuen Txalintxorako irteera bateraturik antolatu.
Horren ordez, erronka bat bota zuen: bakoitzak bere kabuz Txalintxoko tontorrera ibilaldia egitea. Erronkan parte hartu zuen mendizale asko izan zen, eta egunean zehar jende asko inguratu zen Txalintxoko gailurrera: familiak, bikoteak, elkarteko jendea... Eguna Txalintxoko tontorreko gurutzea margotzeko ere aprobetxatu zuten batzuek, gainera.
Jendeak ateratako argazkiekin osatu dugu 2020 urteko bilduma. Honako lotura honetan ikus daitezke argazki guztiak.
Eskerrik asko argazkiak bidali dituzuen guztioi!