Lagun Onak MBk urte amaierara arteko ekintzak jakinarazi ditu

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2020ko urr. 9a, 11:48

Lagun Onak Mendi Bazkunak hainbat ibilaldi egingo ditu urritik urtearen amaierara bitartean. Elkarteak azaldu duenez, behin-behineko egitaraua da prestatu dutena.

Udako oporraldiaren ostean, bueltan da Lagun Onak Mendi Bazkunaren ohiko jarduna. Elkarte horrek jakinarazi duenez, hainbat ibilaldi egingo dituzte urtearen amaierara bitartean.

Urriaren 24an egingo dute lehen irteera, Izarraitzera; helduen ekintza izango da hori. Hurrengo egunean, berriz, Trinidadera joango dira gaztetxoak. Azaroaren 7an, Anbotoko gailurrera igoko dira helduak, eta azaroaren 15ean, Martirieta-Samiño-Azpeitia txangoa egingo dute gaztetxoek. Abenduaren 13an, Urkulutik Gurutzeberrira joango dira gaztetxoak, eta urteko azken egunean, Aizkorrira ohiko irteera egingo dute helduek.

Lagun Onak MBk azaldu duenez, behin-behineko egitaraua da prestatu dutena, eta ibilaldien egunak gerturatu ahala emango dituzte xehetasun gehiago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide