40 lagun inguru elkartu dira Iker Karreraren 'Bidea ipar' liburuaren aurkezpenean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2020ko urr. 30a, 12:07

Bidea ipar liburua aurkeztu zuen amezketarrak atzo, osteguna, Soreasu antzokian. Liburuaz gain, mendiari, mendizaletasunari eta bizitzari buruz ere jardun zen solasean Karrera.

Segurtasun neurri guztiak eta osasun gomendioak zorrotz beteta, 40 lagun inguru elkartu ginen atzo, osteguna, Soreasu antzokian, Iker Karrera mendi korrikalariaren bizipenak biltzen dituen Bidea ipar liburuaren aurkezpenean. Unai Ugartemendiak osatu du biografia, eta autorea eta protagonista, biak egon ziren presente ekitaldian. Kirol emaitzetatik harago, mendiari, mendizaletasunari eta orokorrean bizitzari buruzko hausnarketa benetan interesgarriak utzi zizkiguten biek ala biek.

Plazer bat, eta batez ere luxu bat aurrez aurre horrelakoak entzuteko aukera izatea. Eskerrik beroenak Kulturazi eta Azpeitiko Udalari ekitaldia antolatzen emandako laguntzagatik, eta nola ez Unai eta Ikerri, momentu oro erakutsi diguten umiltasun eta prestutasunagatik. Liburuari buruz, Desnivel argitaletxeak euskaraz argitaratu duen lehenengo lana nabarmendu behar da. Erosi eta sinatzea nahi izanez gero, bideaipar@gmail.com helbidera idatz dezakezue.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide