Lagun Onak Mendi Bazkunak datorren abenduaren 11n, ostiralez, egingo du 2020ko batzar nagusia, Urola Erdiko Mankomunitateak Azoka Plazan duen aretoan. Osasun egoerak baldintzatuta, bertaratzen diren pertsonen arteko segurtasun distantzia bermatu ahal izateko egingo dute han batzarra, 19:00etan hasita.
Honako hau da gai zerrenda:
- 2020ko ekintzen balorazioa
- 2020ko balantzeko ekonomikoaren onarpena
- 2021eko 75 urteurreneko ekintzen aurkezpena
- 2021eko aurrekonturaren onarpena
- Xoxoteko aterpea
- Galdera-erreguak
Batzar nagusiaren ostean ez dute afaririk egingo mendi bazkunako kideek, baina bilkurara joaten direnei 75. urtemugako oroigarri bat emango diete.