COVID-19aren pandemiari aurre egiteko hartutako azken neurriek muga berriak ezarri dizkiote mugikortasunari. Hori dela eta, ‘75 urte, 75 tontor, 75.000 metro’ erronkan urtarrilerako aurreikusita genituen mendiak egokitu beharrean gaude: Bizkaiko bi gailurrak kendu, eta Gipuzkoako bi sartu ditugu. Hau da, Oiz eta Burgoa momentuz kanpora, eta Pagoeta eta Andarto barrura.
Bizkaiko bi tontorretakoren bat (edo biak) eginda duzuenok, ez kezkatu: aurreragoko hilabeten batean jarriko ditugu bi gailur hauek, eta ordurako eginda izango dituzue. Bestalde, urtarrileko zozketetan parte hartzeko ere balioko dizue.