Igandea izango da #75tontor mendi egitasmoaren urtarrileko erronkatxoan parte hartzeko azkeneko eguna. Beraz, ez ahaztu zure argazkiak webgunera igotzeaz –hori egiterakoan, mesedez, ez erabili emotikonorik, webgunean arazoak sortzen dizkigu eta–. Sarien zozketa datorren astean zehar egingo dugu, eta gure sare sozialen bidez ezagutaraziko ditugu irabazleak. Zorte on parte hartzera animatu zareten guztioi, asko izan zarete eta!
Bestalde, COVID-19aren pandemia dela eta, eta mugikortasuna murrizteko indarrean dauden neurriak kontutan hartuta, pena handiz iragarri behar diugu otsaileko erronkatxoa ezin izango dugula martxan jarri. Egoera hobetu bezain pronto itzuliko gara, eta ziur gaude guztion artean lortuko dugula 75 urte, 75 tontor, 75.000 metro erronka osatzea.
Bitartean zaindu, eta gozatu herriko tontor eta txokoez!