Mikel Sarasola kayakista, Mendiko Ahotsak zikloaren hurrengo protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko ots. 10a, 15:45

Emanaldia datorren asteko ostegunean egingo da, hilak 18, Soreasu antzokian. Kulturazen webgunean eskura daitezke saiorako gonbidapenak.

#MendikoAhotsak emanaldi zikloan, lehorretik uretara pasatuko gara otsaileko saioan, Mikel Sarasola ur lasterretako kayaklaria izango baita gurean. Nazioartean piraguismoko txapelketetan hainbat garaipen lortu ostean, munduan zehar ibili da abenturaz abentura, ibai basatienetan eta mendi handietako magal elurtuetan behera. Otsaileko saioan, Groenlandian bizitako azkeneko abenturari buruzko filma eta hitzaldia aurkeztuko dizkigu. Gonbidapenak honako lotura honetan dituzue eskuragarri. Animatu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide