Joan den igandean, haur eta gaztetxoen irteera egin genuen #Haitzbakar aldera, eta erantzuna primerakoa izan zen: 90 lagun, giro eta ibilbide paregabeaz gozatzen. Sekulako harribitxiak ditugu etxetik bi pausora! Elkartearen partetik, ekimenaren balorazio oso positiboa. Eskerrik beroenak joan den asteburuko ekintzetan parte hartzera animatu zareten guztioi, egitasmoak prestatzen jarraitzeko motibazioa ematen diguzue! Laster arte!
Argazki gehiago gure Flickr kontuko galerian aurkituko dituzue.